2023 / 11 / 02
DESKRIBAPENA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Lanku-ren eskutik, aurten ere euskal kultura iritsi da 18 egoitza eta eguneko zentroetara. Bertsoaren bidez, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun psiko-emozionalak sustatzea helburu dituen proiektua garatu da.
300 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, eta zentroetako arduradunek eta antolatzaileek dioten bezala, onuragarria izan da parte hartu duten guztientzako.
Besteak beste, honako helburuak lortu dira:
- Osasun psikologikoari eutsi zaio
- Memoria landu da
- Emozioei espazio eman zaie
- Umorea jorratu da
- Elkarren arteko harremanak hobetu eta sustatu dira
- Bizipenak, eta kontakizunak berreskuratu dira
- Parte hartatzaileek protagonista sentitu dira, parte-hartze aktiboa izan dutelako
- Euskal kultura landu da
- Bertsolaritza lantzeko eremu interesgarria sortu da
- Euskaraz ez dakiten erabiltzaileentzako aukera izan da euskal kulturara hurbiltzeko
- Hartzaileek balioesten dituztela sentitzen dute
- Saio batzuk espazio irekian egin direnean, gizarte eta komunitatearekin harremana izateko aukera ere izan dute parte hartzaileek