Atzealdea BIZIKLETA ADINIK EZ (BAE)

2024 / 03 / 20

BAEren helburuetako bat gizarte kolaboratiboa, inklusiboa, berdintasunezkoa, osasungarria eta jasangarria garatzen laguntzea da.

Jardueraren ardatza adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da. Trizikloen bidezko ibilaldien bidez, pertsonak partaide egin nahi dituzte, haien komunitateekin berriro konektatu eta belaunaldien arteko harremanak sortu, euren esperientziari balioa eman eta ingurunearekiko pertenentzia-zentzua garatu. Ingurune horrek zaindu egiten ditu, eta herrietako eta hirietako eguneroko bizimoduaren partaide egiten ditu, zahartze aktiboa eta parte-hartzailea garatzen lagunduz.

2023an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako laguntzari esker, BAEk Gipuzkoako 14 herrialdetako 18  egoitza eta eguneko zentroetara zabaldu zuen bere ekintza. 87 boluntariori esker, 175 pertsonak (horietatik 107 emakume) parte hartu ahal izan dute urte horretan antolatutako 25 irteeretako batean.

Parte hartzaile guztiek egindako irteeraren balorazioa oso ona izan da (10etik 9,89) eta prest egongo lirateke berriro ere irteera batean parte hartzeko.

Bizi BAE Gipuzkoan (youtube.com)